skip to Main Content

Fundazioaren Patronatua

Patronatua hogeita bat patronorekin osatzen da:

  • Presidentea: Gobernuko Presidentea.
  • Hamar patrono, Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkari moduan:
    • Kanpo eta Lankidetza Gaietarako Ministerioko titularra.
    • Justizia Ministerioko titularra.
    • Defentsa Ministerioko titularra.
    • Ogasun eta Administrazio Publikoko Ministerioko titularra.
    • Barne Ministerioko titularra.
    • Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko titularra.
    • Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioko titularra.
    • Presidentetzako Ministerioko titularra.
    • Osasun, Gizarte Segurantza eta Berdintasun Ministerioko titularra.
    • Barne Ministerioko Idazkariordetzako titularra.
  • Hiru patronok Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernua ordezkatuko dute, horien arteko birek Kontseilari maila izango dute eta Gobernu horren proposamenaren bidez izendatuko dira.
  • Patrono batek Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernua ordezkatuko du, Kontseilari maila izango du eta Gobernu horren proposamenaren bidez izendatuko da.
  • Gainerako Autonomia Erkidegoak eta Ceuta eta Melillako Hiri Autonomoak bertako patrono banak ordezkatuko dituzte, Kontseilari maila izango dute, dagokion Autonomia Erkidego edo Hiri Autonomoaren proposamenaren bidez izendatuko dira, eta urtebeteko epean txandakatuko dira Autonomia Estatutuaren argitalpen ofizialeko ordenaren arabera.
  • Vitoria-Gasteizko Udaleko alkatea.
  • Bi patronok Gorte Nagusiak ordezkatuko dituzte, bat Diputatuen Kongresuko proposamenaren bidez izendatuko dena eta bestea Senatuko proposamenaren bidez.
  • Bi patronok terrorismoaren biktimak ordezkatuko dituzte, alegia, Terrorismoaren Biktimen Fundazioko Presidenteak (FVT) eta FVTren proposamenaren bidez izendatutako patrono batek; elkarteek eta fundazioek izendatutako patronoen artean aukeratuko dira, eta urtebeteko epeko txandakapenak beteko dituzte.

Batzorde betearazlea

Batzorde Betearazlea honako hauek osatzen dute:

Barne Ministerioko Idazkariordetzako titularrak, Justizia Ministerioko Idazkariordetzako titularrak, Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioko Idazkariordetzako titularrak, Presidentetza Ministerioko Idazkariordetzako titularrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernua ordezkatzen duen patrono batek –Patronatuak Gobernu horren proposamenaren bidez izendatzen duenak–, Vitoria-Gasteizko Udala ordezkatzen duen kide batek –Patronatuak Udal horren proposamenaren bidez izendatzen duenak– eta Terrorismoaren Biktimen Fundazioko Presidenteak. Gainera, Batzorde Betearazleari Idazkaritza batek lagunduko dio; Idazkaritza-lana Fundazioko Zuzendariak beteko du, zeinak ahotsa bai baina botorik ez baitu izango.

Back To Top