skip to Main Content

Hezkuntza arlo estrategiko bat da Terrorismoaren Biktimen Oroimenaren Zentroan. Izan ere, gazteek etorkizuna islatzen dute, ondorioz, ahalegina egin behar dugu terrorismoak gazteen artean zilegitasunik izan ez dezan eta biktimen lekukotza ezagutu dezaten.

Terrorismoaren Biktimen Oroimenaren Zentroaren hezkuntza-arloak honako funtzioak ditu, besteak beste:

  • Material didaktikoak prestatzea.
  • Irakasleak prestatzen laguntzea.
  • Biktimen lekukotza ikasgeletara eramateko programak bultzatzea (zuzenean edo birtualki).
  • Ikasleek Oroimen Zentroko etengabeko erakusketara bisitaldiak egitea sustatzea.
  • Hezkuntzaren gaiarekin lotutako konferentziak eta mintegiak antolatzea.
  • Unibertsitateko ikasleentzako ikastaroak kudeatzea.

Biktima hezitzaileak memorialean

Memorialak aukera ematen die ikastetxeei ikasleek terrorismoaren biktima baten aurrez aurreko testigantza jaso dezaten Gasteizko gure egoitzako ekitaldi-aretoan (Agirre Lehendakariaren kalea, 2).

Bizirik atera direnen ahotsa entzuteak indarkeria politikoaren erabileraren ondorioak zuzenean ezagutzeko aukera ematen du. Erakundeak eta akademikoak bat datoz terrorismoa deslegitimatzeko, erradikalizazioa prebenitzeko eta ez errepikatzeko duten ahalmen pedagogikoa azpimarratzean.

Jarduera hau DBHko 4. mailara eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetara bideratzen da, eta Balio etikoak, Geografia eta Historia, Mundu Garaikidearen Historia, Espainiako Historia eta Filosofia irakasgaiekin lotzen da. Hitzaldiak ikasleen eta irakasleen galderei irekitako solasaldia barne hartzen du.

Testigantza entzun baino lehen, ikasleek “Memoria eta terrorismoaren prebentzioa” programaren unitate didaktikoren batekin lan egingo dute. Unitate horiek online daude eskuragarri Memorialaren webgunean. https://www.memorialvt.com/educacion/#unidades

Ikastetxeek ez dute jarduera honek eragindako gasturik ordaindu beharko, Gasteiztik kanpo datozenen kasuan joan-etorriei dagozkienak izan ezik. Interesatuak Memorialarekin harremanetan jar daitezke exposicion@centromemorialvt.com helbide elektronikoaren bidez edo 945 19 81 30 telefonoaren bidez, eta hitzaldia egiteko hiru data proposatuko dituzte. Memorialak iritsitako hurrenkeraren eta biktimen prestutasunaren arabera erantzungo die eskaerei.

Proiektu honetan parte hartzen duten terrorismoaren biktimek atentatuan zauriak jasan dituzte edo eraildako pertsona baten zuzeneko senideak dira (anai-arrebak, seme-alabak, gurasoak), eta beren izenean doaz beren esperientzia pertsonala kontatzera. Guztiek dute esperientzia hezitzailea, eta, beraz, haien kontakizunek giza eskubideen errespetua, Zuzenbide Estatuaren defentsa eta bizikidetza baketsua sustatzen dituzte.

charla-con-alumnos

Uda-ikastaroak

2021

2018

2017

2016

  • Nazioarteko terrorismoa: erradikalizazioaren azterketa eta prebentziorako estrategiak. [Programa] [Txostenak]

ARIKETA-ORRIAK

DBH

Batxilergoko 1. maila

Batxilergoko 2. maila

Batxilergoa

Filmak

Video Scribing

Zer da terrorismoa?

Terrorismoa Espainian

Terrorismoari zilegitasuna kentzea

Hezkuntza-materialak

Unitate didaktikoak

‘Terrorismoa Espainian’ gaiaren gaineko unitate didaktikoa DBHko 4. mailako Geografia eta Historia ikasgairako landu da. Ikasgelan lau saio egiteko planteatu da, laburtutako bertsioaren kasuan izan ezik, saio bakarrerako egokitu dena.

Beste jarduera batzuk

Back To Top