Museoa
2021ean inauguratu zen Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroaren museoak honako funtzio hauek ditu: terrorismoaren biktimek gorpuzten dituzten balio demokratiko eta etikoak zabaltzea, biktimen oroimen kolektiboa eraikitzea eta herritarrak askatasunaren eta giza eskubideen defentsarako eta terrorismoaren aurka kontzientziatzea. Ibilbidea sei aretotan egituratzen da: 1) Hemen, atzo, sarrera gisa. 2) Memorial Eremua, eraikinaren erdigunea. 3) Terrorismoaren historia. 4) Gorrotoaren diskurtsoak eta praktikak, erasotzaileei buruzko zatia. 5) Terroreari erantzuna (poliziala, soziala, nazioartekoa, politikoa eta judiziala). 6) Biktimen ahotsa. Memorialak erabiltzaileen eskura jartzen ditu, besteak beste, dokumentazio zentro bat, ekitaldi areto bat, gela didaktiko bat, eta erakusketa iraunkorrak eta aldi baterakoak dituen museo bat.
Eraikina
2015eko martxoan hasi ziren Vitoria-Gasteizko Espainiako Bankuaren sukurtsal zaharraren eraberritze lanak, eta 2021an, lehen inaugurazioa egin eta mende bat geroago, berriro ireki zituen ateak Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro bezala. Eraikuntza, José Yarnoz Larrosa (1884-1966) nafar arkitektoak diseinatua, neoerrenazentista estilokoa da, eta 33 x 20 metroko solairu errektangular bat dauka.
Bisitak eta informazio gehiago
Kokapena: Agirre Lehendakariaren kalea 2 | 01001 Vitoria-Gasteiz.
Telefonoa: +34 945 198 130 | memorial@centromemorialvt.com
Ordutegiak
Asteartetik larunbatera, 12:00etatik 19: 00etara
Igandean, 11:00etatik 14:00etara
Jaieguna ez den astelehena, itxita
Doako sarrera