skip to Main Content

Lekukotzen bideoa – Biktima hezitzaileak

Ikasgeletan terrorismoaren biktimek ematen duten lekukotasuna tresna garrantzitsua da erradikalizazioa prebenitzeko eta politikan indarkeriaren erabilera deslegitimatzeko. Halere, ez dago ikastetxeetara aurrez aurre agertu daitekeen hainbeste kaltetu. Oztopo hori saihesteko, Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Fundazioak eta Fernando Buesa Blanco Fundazioak ikastetxeen komunitatearen eskura jartzen du biktima hezitzaileei egindako 15 elkarrizketen sorta. Era horretan, testigantzak Espainiako hezkuntzan ere era sistematikoan erabiltzen lagundu nahi dugu, bai Bigarren Hezkuntzan, bai unibertsitate mailan.
Testigantzak ikus-entzunezko formatuan daude eta 20-35 minutu bitarteko iraupena dute. Hiru zatitan banatzen dira: biktima nor zen (edo nor den, biziraule bada), atentatua nola gertatu zen eta bizitako esperientziaz gazteei zer mezu utzi nahi dieten.
Terrorismoaren bortizkeria jasanik proiektu horretan parte hartzen duten biktimek zauriak izan zituzten edo eraildako baten senide zuzenak dira (anai-arreba, seme-alaba edo aita edo ama), eta bizi izan zutena euren izenean azaltzera eskaini dira. Guztiek esperientzia dute heziketan; beraz, euren kontakizunek giza eskubideekiko begirunea, balioen hezkuntza, Zuzenbideko Estatuaren defentsa eta bizikidetza baketsua sustatzen dute.
Lekukotasunak entzun aurretik, komenigarria da ikasleek “Memoria eta terrorismoaren prebentzioa” programaren unitate didaktikoetako bat lantzea.

Proiektuaren zuzendaritza:
Raúl López Romo (Terrorismoaren Biktimen Memoria Zentro Fundazioa)
Eduardo Mateo Santamaria (Fernando Buesa Blanco Fundazioa)

Errealizazioa:
Área Audiovisual

Itzulpena eta azpitituluak:
Esan Traducciones y Transcripciones, S.L.

Terrorismoaren biktimen testigantzak

Ana Aizpiri Leyaristi

Ana Aizpiri Leyaristi

ETAk 1988ko maiatzaren 25ean Eibarren hildako Sebastian Aizpiri Leyaristiren arreba.

Ikusi testigantza
Véronique Caplanne

Véronique Caplanne

Robert Caplanneren alaba, GALek Miarritzen (Frantzia) erail zuena, 1986ko urtarrilaren…

Ikusi testigantza
Naiara Zamarreño Fernández

Naiara Zamarreño Fernández

ETAk 1998ko ekainaren 25ean Errenterian hildako Manuel Zamarreño Villoriaren alaba.

Ikusi testigantza
Back To Top