skip to Main Content

Lekukotzen bideoa – Biktima hezitzaileak

Ikasgeletan terrorismoaren biktimek ematen duten lekukotasuna tresna garrantzitsua da erradikalizazioa prebenitzeko eta politikan indarkeriaren erabilera deslegitimatzeko. Halere, ez dago ikastetxeetara aurrez aurre agertu daitekeen hainbeste kaltetu. Oztopo hori saihesteko, Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Fundazioak eta Fernando Buesa Blanco Fundazioak ikastetxeen komunitatearen eskura jartzen du biktima hezitzaileei egindako 15 elkarrizketen sorta. Era horretan, testigantzak Espainiako hezkuntzan ere era sistematikoan erabiltzen lagundu nahi dugu, bai Bigarren Hezkuntzan, bai unibertsitate mailan.
Testigantzak ikus-entzunezko formatuan daude eta 20-35 minutu bitarteko iraupena dute. Hiru zatitan banatzen dira: biktima nor zen (edo nor den, biziraule bada), atentatua nola gertatu zen eta bizitako esperientziaz gazteei zer mezu utzi nahi dieten.
Terrorismoaren bortizkeria jasanik proiektu horretan parte hartzen duten biktimek zauriak izan zituzten edo eraildako baten senide zuzenak dira (anai-arreba, seme-alaba edo aita edo ama), eta bizi izan zutena euren izenean azaltzera eskaini dira. Guztiek esperientzia dute heziketan; beraz, euren kontakizunek giza eskubideekiko begirunea, balioen hezkuntza, Zuzenbideko Estatuaren defentsa eta bizikidetza baketsua sustatzen dute.
Lekukotasunak entzun aurretik, komenigarria da ikasleek “Memoria eta terrorismoaren prebentzioa” programaren unitate didaktikoetako bat lantzea.

Proiektuaren zuzendaritza:
Raúl López Romo (Terrorismoaren Biktimen Memoria Zentro Fundazioa)
Eduardo Mateo Santamaria (Fernando Buesa Blanco Fundazioa)

Errealizazioa:
Área Audiovisual

Itzulpena eta azpitituluak:
Esan Traducciones y Transcripciones, S.L.

Terrorismoaren biktimen testigantzak

Ana Aizpiri Leyaristi

Ana Aizpiri Leyaristi

ETAk 1988ko maiatzaren 25ean Eibarren hildako Sebastian Aizpiri Leyaristiren arreba.

Ikusi testigantza
Véronique Caplanne

Véronique Caplanne

Robert Caplanneren alaba, GALek Miarritzen (Frantzia) erail zuena, 1986ko urtarrilaren…

Ikusi testigantza
Naiara Zamarreño Fernández

Naiara Zamarreño Fernández

ETAk 1998ko ekainaren 25ean Errenterian hildako Manuel Zamarreño Villoriaren alaba.

Ikusi testigantza

Bilobak

Zaurien ondarea: terrorismoaren biktimen biloben ahotsak.

Terrorismoak aztarna sakonak uzten ditu aritzen den gizarteetan. Batzuk oso bistakoak dira: zaurituak eta eraildakoak, kalte materialak, mehatxuak, polarizazio politikoa. Beste batzuk, aldiz, ezkutuagoan geratzen dira. Zerikusia dute atentatuek kaltetutako familiengan denboran zehar eragiten duten inpaktuarekin, esate baterako. ETAk bere indarkeriarekin Espainiako historia hamarkadaz markatu ondoren 2010ean hiltzeari utzi zionean artean jaio gabe edo txikiak zirenek osatutako belaunaldi bat dugu aurrean, 1960. hamarkadatik eta orain dela gutxira arte gure herrialdean banda terrorista ezberdinek kasik 1.500 pertsonari bizia zergatik kendu zieten galdezka ari dena. Gehienak ETAren eskutik hil ziren, baina egon ziren jihadistek, eskuin muturrekoek, ezker muturrekoek eta indar parapolizialek hildakoak ere.

Gazte horiei zuzendutako gero eta material gehiago dago hezkuntza, ikus-entzunezko eta gisako alorretan. Baliabide onena, ordea, baliteke biktimen hirugarren belaunaldikoek, hots, bilobek, beren bizipenei buruz ematen dituzten azalpenak izatea. Pertsonek –horietako asko, aurretik komunikabideetan inoiz agertu gabeak– emandako lekukotzen bilduma honekin, belaunaldi berrien artean terrorismoa deslegitimatzen lagundu nahi da, beren adin bereko beste ahotsekin konektatu eta identifikatuta sentituz. Interesgarria izango litzateke ikasleek lekukotza horien ikustea Memoria eta terrorismoaren prebentzioa programaren unitate didaktikoak landuz osatuko balute.

Terrorismoaren Biktima Errugabeen Testigantzen Bideo Laburpenak. Biktimen Hezitzaileak

Terrorismoaren biktima errugabeen testigantzen bideo laburpenak. Biktimen Hezitzaileak

Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta Terrorismoaren Biktimen Oroimen Zentroak bultzatutako…

Ikusi testigantza
Martín Recalde Carballido

Martín Recalde Carballido

Martín Recalde Carballido, José Ramón Recalde Díez-en semea, 2000ko irailaren…

Ikusi testigantza
Iker Zarrabe Buesa

Iker Zarrabe Buesa

Iker Zarrabe Buesa, Fernando Buesa Blancoren semea, ETA-m-k izendatua, 2000ko…

Ikusi testigantza
Gonzalo Araluce Martín

Gonzalo Araluce Martín

Gonzalo Araluce Martin, Juan Maria de Araluce Villarren biloba, ETAk…

Ikusi testigantza
Gabriela Ybarra Pasch

Gabriela Ybarra Pasch

Gabriela Ybarra Pasch, Javier de Ybarra Bergéren biloba, ETAk bahitua…

Ikusi testigantza
Julia Caballero Plano, Eduardo Briñol Caballero, Javier Caballero Mendive, Marina Irigoyen Caballero Y Marcos Caballero Maquirriain

Julia Caballero Plano, Eduardo Briñol Caballero, Javier Caballero Mendive, Marina Irigoyen Caballero y Marcos Caballero Maquirriain

Julia Caballero Plano, Tomás Caballero Pastorren biloben izenean, ETA-m-k 1998ko…

Ikusi testigantza
Claudia Múgica Soto

Claudia Múgica Soto

Claudia Múgica Soto, Fernando Múgica Herzog-en biloba, ETA-m-k eraila 1996ko…

Ikusi testigantza
Amancay Aragón Chávarri

Amancay Aragón Chávarri

Amancay Aragón Chavarri, Miguel Chavarri Isasiren biloba, ETA-m-k eraila 1979ko…

Ikusi testigantza

Proiektuaren zuzendaritza:
Eduardo Mateo Santamaria (Fernando Buesa Blanco Fundazioa)
Raúl López Romo (Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Fundazioa)
Egiletza: Ikus-entzunezkoen Arloa

Back To Top